JOKO ARDURATSUA. EUSKO JAURLARITZA

Publizitate-komunikazioa. Ikus-entzunezko sorkuntza.

Garaiz
erretiratzea…erretiratzea…

Kirol-apustuak eta online jokoak adikzio arriskutsua dira gazteentzat. Gaur egun inoiz baino gazte gehiago dago ausazko online jokoetara katigatuta; adingabeen % 20 inguruk jokatzen dute, eta horietako askok konektatzen diren bakoitzean jokatzen dute.   Jokoa gazteen bizitzaren alderdi guztietan eragina izan dezakeen kalte larri bihur daiteke. Osasun publikorako arazo serioa da.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak abian jarri zuen gazteei zuzendutako online kirol-apustuen eta jokoaren eragin kaltegarriei buruzko kontzientziazio-kanpaina hau.

Ez zitzaien ez jokatzeko esan nahi, baizik eta, jokatuz gero, erantzukizunez jokatzeko, jakin dezaten jokoari lotuta egonik bizitzan garrantzi handia duten gauza ugari gal ditzaketela. “Garaiz erretiratzea garaipen bat da” kontzeptua sortu genuen, eta mezu hori transmititzeko gazteen adierazpiderik onenetako bat erabili genuen: musika. Bideo-klip baten itxura zuen iragarki bat egin genuen telebistarako eta sare sozialetarako, eta pieza horretarako berariaz grabatutako trap bat erabili genuen.

Back to top