estrategia, SORMENA ETA PASIOA
Estrategia sendoak eta
ideiaideia likidoaklikidoak dituena
Gure Filosofia
Sormen handiko agentzia gara, Estrategiaren efizientzia, Sormenaren ahalmena eta marka bakarrak sortzeko Grinaren indarra uztartzen dituena.
Ez gara enpresa hornitzaile hutsa, nahiago dugu proiektu beraren konplizeak izan eta buru-belarri inplikatu markak hazteko eta gure bezeroen negozio-arazoei irtenbideak emateko zereginean.
.
Ideia likidoak dituzten estrategia sendoak diseinatzen ditugu, edozein bitartekoren bidez inpaktua sortzen dutenak eta balioa ematen dutenak; izan ere, ideia onak ezinbestekoak dira, eta ezinbestekoak izango dira, konektatzeko, limurtzeko eta saltzeko.
Hartara, sormena aplikatzen dugu estrategian, eta, alderantziz, estrategia aplikatzen dugu sormenean.
.
Eta hori guztia etengabe aldatzen ari den mundu honetan, non, berritasunetara egokituko bada, sormenak inoiz baino garrantzi handiagoa duen.
Honela mintzatzen
dira
I
I LoveLove YOUYOU agentziaz
“Moldeak apurtzen dituzte, transgresore apartak dira, benetako genio sortzaileak. Gure markaren estrategiari eta komunikatzeko moduei forma eman diete, eta gure marka indar handiz suspertu dute.”
Susana Lacabex. NGS Konpainiako Marketin-Zuzendaria
“Hurbileko agentzia, berdinen arteko tratuan diharduena eta ideiak harrapatzen eta gauzatzen dakiena, zuk pentsatu zenuena baino askoz ere modu ikusgarriagoan gainera. Gutxirekin asko lortzen dute.”
Teresa Lorente. CHIRUCA Konpainiako Komunikazio-Arduraduna
“I Love You lantaldetik zerbait nabarmentzekotan sormena azpimarratuko nuke; haien DNAren parte da eta lan guztietan islatzen dute. Katalogo baten ikusgaitasunari edo produktu baten naming-ari beste koska bat ematen diote, hain zaila den koska hori. Ideia freskoak ekarri dizkigute, baina batez ere desberdinak kontzeptuan eta irudian. Einstein-ek zioen moduan, “ez itzazu emaitza desberdinak espero beti gauza bera egiten baduzu”, eta horretan gaude.”
Irene Moreno. ULMA Architectural konpainiako Marketin-Zuzendaria
“Hamar urte eman ditugu elkarrekin lanean, eta soilik hitz politak esan ditzaket I Love You agentziari buruz. Baina alderdiren bat nabarmentzekotan, konplizitatea nabarmenduko nuke.
Prodemako lantaldea eta ILY agentzia talde-lanean aritu dira, kamiseta sentituz eta autokritika handiz. Batzuetan oso zaila izaten da elkar-ulertze maila hori lortzea. Ez da bezeroaren eta hornitzailearen arteko harreman hutsa, guztiak proiektu beraren parte garela sentitu dugu.
Marketinean ez da beti asmatzen, eta batzuetan behar-beharrezkoa izaten da erroreak aztertzeko gai izatea eta urrats batzuk atzera egitea. Teknikarien, komertzialen, abokatuen eta erakunde bateko askotariko pertsonen beharrak ulertu behar dira, marketin-agentziek “haien” guztien arazoak konpondu behar baitituzte. Eta hori guztia, freskotasuna galdu gabe eta gure mezuaren hartzailearekiko konplizitatea galdu gabe, lortzea izango da arrakastaren giltzarria. ILY agentziako profesionalek ezin hobe ulertu dute problematika hori, eta erronka onartzen jakin izan dute. Zorionak egindako lanagatik.”
Iñigo Beistegui. PRODEMA konpainiako Marketin-Zuzendaria
No posts were found for provided query parameters.