Estrategia. Branding-a. Nortasun korporatiboa. Grafikoa. Web-diseinua. Naming-a. Zuzeneko marketina. Ikus-entzunezkoa.
Natural woodwood beauty
ESTRATEGIA
Aldizkariko Iragarkiak
Prodema enpresak zur naturalezko panelak egiten ditu kanpoko fatxadak eta barneko zoruak, hormak eta sabaiak estaltzeko.
Fatxadetarako zur naturalezko panelen merkatuan fabrikatzaile bakarra da, eta guztiz onuragarria da hori. Bere komunikazioa zuzentzen zaie, batik bat, mundu osoko arkitekturaren, barne-diseinuaren eta eraikuntzaren arloko profesionalei.Prodemarentzat egindako lanaren barruan, markaren balioak indartzeko posizionamendu-estrategia eraiki da, eta, horretarako, haren nortasuna, ikusizko eta ahozko identitatea eta komunikazio-estiloa definitu dira.
Estrategia zehaztu ostean, zenbait komunikazio-pieza egin dira, hala nola merkataritza-katalogoen eta katalogo teknikoen lineak, arkitekturako nazioarteko aldizkarietarako iragarkiak, zuzeneko marketineko bidalketak, web-diseinua, azoketarako standen diseinua, zenbait produktu kategoriatarako naming-a, bideo korporatiboa, eta abar.