ULMA ARCHITECTURAL

Estrategia. Branding. Diseinu grafikoa. Naming. Packaging.

HarriarenHarriaren bilakaera

ULMA Architectural ULMA Taldearen parte da, hau da, Euskadiko talde nagusietako bateko kide da eta ULMA taldea, aldi berean, munduko elkarte kooperatiborik handienean sartzen da, MONDRAGON Taldean.

Helburua zen ULMA Architectural enpresaren Engineered Stone hormigoi-polimeroa harri naturalaren alternatiba gisa ezagutaraztea arkitekturaren arloan. Izatez, proiekturik berritzaileenak gauzatzeko gaitasun handiko materiala da.

PACKAGING
packaging ulma fachada marketing stoneo
caja muestras ulma architectural euskadi imagen concepto

Lehenengo urratsa harriarekin lotuko den naming-a sortzea zen, eta naming horrek desiragarritasuna, esklusibotasuna eta dotoretasuna uztartu behar zituen.

 “Stoneo” izena sortu ondoren, posizionamendu-estrategia, ikusizko identitatea eta komunikazio-estiloa lantzeari ekin genion, eta, gero, komunikazio-piezak diseinatu genituen.

Estrategia definitzean, negozioaren errealitatea eta egungo egoera aztertu genituen.

Gaur egun, instalatzeko errazak diren material berriak, merkeak eta mantentze-lan gutxikoak behar ditu eraikuntzak; kasu honetan, harriaren gisako material erresistentea eta ederra. Alternatiba aurreratua da, harriaren propietate berdinak eta, aldi berean, instalazioaren alde onak baititu, hau da, arintasuna eta ekonomia. Horrela, kontzeptu argia eta zuzena duen balio-proposamen batera iristen gara: harriaren bilakaera da Stoneo.

Back to top