Estrategia. Publizitate-komunikazioa. Ikus-entzunezkoa. Irratia. Grafikoa.
Aste Santuko irteeraren aurretik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak kontzientziazio-kanpaina abian jartzea erabaki zuen. Oraingoan, ordea, helburua ez zen soil-soilik urte-sasoi horretan gertatu ohi diren istripuak saihestea.
Helburua zen errepidean errespetuz eta zuhurtziaz jokatzearen garrantziaz kontzientziatzea oinezkoak, bizikletariak eta gidariak.
Hiru publikori zuzentzen zitzaion, baina publiko bakarra izan daitezke, pertsona bera, unearen arabera, oinezkoa, bizikletaria edo gidaria izan baitaiteke, eta, horrenbestez, arriskua sortzen duena eta arriskua jasaten duena. “Errepidean mehatxua izan zaitezke, baita biktima ere” sormen-kontzeptuaren bidez, Interneterako, telebistarako, irratirako, prentsarako eta kanporako publizitate-piezak garatu genituen.