NGS

Branding-estrategia. Nortasuna. Web-diseinua. Packaging-a. Ikus-entzunezkoa.

Freedom
AddictsAddicts

REBRANDING

NGS soinu-produktu elektronikoak, informatika-periferikoak eta Smart Home-ak ekoizten dituen marka bat da, eta musikak moldatzen du haren izaera. Edonola ere, bultzada bat behar zuen identitate nahasezina sortzeko eta sektoreko erreferentziazko marka bihurtzeko.

Helburu horiak aintzat hartuta, markaren rebranding-a egiteari ekin genion, markaren posizionamendua berriro definitze aldera. NGSren balioak transmititzeko eta gazteekin emozionalki konektatzeko gauza den identitate ondo definitua sortu behar genuen. Posizionamendu erakargarri eta global berria sortu behar genuen, mundu osoan banatutako haren merkatuetako edozeinetan ulertuko zena.

Eta zein da NGS berezi egiten duen ezaugarria? Izaera librea. NGSk askatasun handiagoa eskaintzen du, musikak arazoei, estresari edo asperdurari iskin egiteko ematen duen askatasun hori bera. Amets egiteko, topera bizitzeko eta mugitzeko askatasuna. Ez da askatasuna gogoko duela, askatasunarekiko adikzioa duela baizik.

Horregatik, NGS “Freedom Addicts” da.

Ikusizko nortasuna eraldatzeari ekin genion eta narratiba berri bat jarri genuen abian, guztien arreta erakartzeko helburuarekin eta NGSren grina osoa bere publikoari helarazteko helburuarekin. Nortasun eta sentimendu hori web-gunearen bidez, komunikazio-piezen bidez edo barne-komunikazioaren bidez helarazi nahi genuen, baina beti NGSren izaerarekin bar datorren sormena erabiliz.

Back to top