Branding-a. Naming-a. Diseinua.
CITA Alzheimer fundazioa gaixotasun horren ikerketa eta gaixotasun hori duten pertsonen arreta helburu duen erreferentziazko fundazioa da nazioartean. Fundazioaren Neuropsikologia eta Neurologia Taldeak prebentziorako eta ikerketarako ExerCita tresna sortu du. Lau liburuko bilduma da, pertsona osasuntsuentzat edo sintoma kognitibo hasiberriak dituztenentzat egokia den estimulazio kognitiborako ariketa sorta zabala duena.
I love You agentziak gaixotasun horren kontrako borrokan lagundu du, hitzezko eta irudizko identitatea eraikitzearen bidez.
Lehen urratsa izan zen Cita Alzheimer fundazioarekin lotuko zen eta, aldi berean, tresna horren xedea —burua trebatzea— deskribatuko zuen naming-a sortzea. Hurrengo urratsean marka grafikoaren eta diseinuaren sorrera jorratuko da eta lau ariketa-liburuak maketatuko dira.