CHIRUCA ORIGINAL

Estrategia. Publizitate-komunikazioa. Sormen grafikoa. Digitala.

Poliki bizitzeabizitzea

chiruca calzado creatividad agencia donostia
campaña digital chiruca marketing euskadi
campaña chiruca original marketing branding

Erronka nagusia Chiruca Original botak “berpiztea” zen. Bota horiek historia egin zuten gizarte-eraldaketako garai batean, erabateko sinboloa izan ziren. 1950 eta 1970 artean 13 milioi pare saldu ziren. Estrategian, guztiz irauli genuen ideia, helburu dugun publikoaren ikuspegia aldatuz, baina markaren benetako esentzia galdu gabe.

Gaur egungo Chiruca Original botak aurrekoen berdin-berdinak dira, baina jada ez dira mendirako botak, hirirako botak baizik. Paseatzeko eta luzitzeko botak dira. Moda dira.

Zerbait berezia eta desberdina bilatzen dutenentzat dira, estetika zaintzen dutenentzat. Ingurumena babesten duen eta bizimodu lasaiagoa bilatzen duen jendearentzat.

chiruca original diseño merchandasing iloveyou

Estrategia zehazteko garaian, egungo egoerari erreparatu diogu. Erritmo biziko bizimodua dugu, etengabeko aldaketak dituena, aldaketetara egokitzeko eta gureari erantzuteko denborarik eman gabe. Dena dela, pandemia honek hausnartzera eraman gaitu eta beste modu batean bizi daitekeela ikusarazi digu. Bizimodu lasaiagoa, naturarekiko kontaktuan, unean unekoaz gozatuz.

Horregatik, hain zuzen ere, itzultzen da Chiruca Original; beste garai batetik dator, bizitza sinpleagoa eta mantsoagoa zen garai batetik. Gero eta jende gehiagok nahi duen bizimodu baten sinboloa da. “Astiro bizitzeko botak” claim-a sortu genuen, kontzeptu hori adierazteko eta oinetakoen nortasuna definitzeko. Hainbat pieza grafikoz osatutako kanpaina sortu genuen, Espainia osoan sare sozialen bidez, bitarteko digitalen bidez eta bitarteko inprimatuen bidez garatu zedin.

chiruca packaging botas branding pais vasco
Back to top