Branding-estrategia. Publizitate-komunikazioa. Ikus-entzunezko sormena. Sormen grafikoa.
AbenturaAbentura etxetik
gertu-gertura
Chiruca historia handiko mendiko oinetakoen marka bat da, sorrera Lehen Mundu Gerraren garaian duena, Gironan.
Denbora-tarte batez merkatuaz kanpo egon ondoren, 80ko hamarkadaren amaieran berragertu zen, eta merkatuko marka liderretako bat izatera iritsi da. Ordutik gaur arte, bere oinetakoen erresistentzia, kalitate eta erosotasun handia nabarmendu da.
Lehia itzela izan du, izen handiko nazioarteko marka handiak baititu lehiakide. Chiruca adineko jendeak ezagutzen zuen marka bat zenez gero, oraingoan helburu nagusia jende guztiak ezagutuko zuen marka bihurtzea izan zen.
Hori dela eta, estrategikoki, arriskuak hartu beharra zegoen, lehiatzaileengandik guztiz bereiziko gintuen eta markaren balio nagusiak transmitituko zituen posizionamendua lortuz. Hortaz, hiru ardatz nagusi hauen inguruko balioak hartu ziren kontuan: kalitatea, dibertsioa eta hurbiltasuna.
Chirucarekin abentura handiak bizi daitezke Himalaiara joan beharrik gabe, edo basamortura edo Amazonasera joan beharrik gabe… Etxetik askoz ere hurbilago ere bizi daitezke abenturak, eta etxetik gertu-gertura gozatzeak ez du esanahi abentura horiek hain dibertigarriak ez direnik.
Horixe da, hain zuzen ere, sektoreko beste marka batzuez bereizten duena. Hartara, honela posizionatu nahi izan dugu Chiruca: “Abentura etxetik gertu-gertura”. Jarrera horren inguruan ardaztu genuen kanpainaren barruan, telebistarako eta Interneterako iragarki umoretsua sortu genuen. Iragarkian umorezko istorio bat kontatzen dugu, askatasunari ez ezik, monotoniatik eta sedentarismotik ihes egiteari eta emozio berrien bilaketari ere dei egiten diena.